viernes, 22 de marzo de 2013

KORRIKA 2013

Gauean pasatu da KORRIKA 18 Galdakaotik. Beti bezala, euskara bultzatzeko prest, Maitanek eta biok herrian itxaron dugu hainbat kilometro egiteko asmoz.

Hamaikak aldera heldu da Galdakaora eta espero genuen baino jende gehiago zebilen lekukoaren atzetik. Haurrak, umeak, nerabeak, gazteak, aiton-amonak,.... belaunaldi ezberdinetako jende pilo bildu gara euskararen alde.
Badator KORRIKA!!
Jendetza
Ondoren, KORRIKA  Basaurira abiatu da. Han zeuden ama eta anaia ni itxaroten. Aitorrek, igeltxoa dela eta, ezin izan du korrika egin. Amak, ordea, nire ondoan egin du kilometroren bat. Oso ondo!!




Lagun batzuk ere aurkitu ditut, Nene, Urtzi (tabernatik etorri berria,kar kar kar)... primeran lagunok!!
Igandean Baionara helduko da KORRIKA 18 bi mila baino kilometro gehiago burutu ondoren.
EMAN EUSKARA ELKARRI !!!!

2 comentarios:

  1. Llegados de la taberna pero con ganas de recorrer nos todo basauri, eso sin sin olvidarnos del apoyo solicitado por Guti y Gari animando desde el bazter
    Firmado Nene

    ResponderEliminar
  2. Anda que ya les vale a éstos, y seguro que bajaron en chándal. Por lo menos entre trago y trago se asomaron a la acera para animar.
    Te veo fino ultimamente Nene, un día anímate y hacenos una carrerita corta. Ganar no ganaremos, pero risas aseguradas jajaja

    ResponderEliminar